XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izkintzari onak eta onak eztiranentzaz atzalpena.

Erruz jakin nai duan gizonak lan asko egin bearr du ta bere burua makurrtuaz asko apaleztu, Jaunak jakintz aundia orrduan emango dio-ta.

Jakintzarik aundiena beti on egitean dago, on-egiñetan jardunaz, pekatutik eta okerretik aldenduaz, eta beti Jaungoikoaren asmoak gogarrtuaz.

Bein Anai Gillek jakintza billa ikastoletara joan nai zuan bateri esan zion:
- Ene Anai ikastoletara ¿zer dala-ta joan nai dezu?.

Bildurr deuna ta goi-maitasuna dituzu jakintzarik aundienak, eta bi gauzok aski dituzu, on egiteko baiño jakintza geiagoren bearrik eztezu-ta.

Besteentzat ikasteko zale geiegirik etzazu izan, beste guztiak baiño geiago, zerorrentzat bearr dezuna ta ondo dagokizuna euki ezazu begien aurrean.

Askotan besteai laguntzeko asko jakin nai izaten degu eta gutxi geroni laguntzeko; Jaungoikoaren itza ezta ba esaten duanarena, ezta entzuten duanarena ere, egiz egiten duanarena baizik.

Gizon batzuek, igeri jakin gabe, itotzeko zorian dabiltzanak ateratzeko, urean sarrtzen dira, eta sarrtuta aiekin batera ito egiten dira.

Baldin zure anima gaizkatzen zaiatzen ezpazera ¿nola geidearena gaizkatzen zaiatuko zera?.

¿Baldin zure eginkizunak ondo egiten ezpadituzu, besteenak nola onduko dituzu?.

Besteren anima zurea baiño maiteago dezula ezta siñisteko.

Jaungoikoaren izkintzariak, erriaren bide-aurreko, ispillua ta arrgia izan bearrdu.

¡Zorionekoa besteak bide onetik zuzenduta bide beretik dijoana!.